Naiara deitzen naiz eta Musika Hezkuntzako ikaslea naiz. Aukeratu dudan gaia oso interesgarria iruditzen zait gehien bat umeekin landu ahal izateko. Gainera musikako irakasleak izango garenez , musikaren bidez gozatzen eta erlaxatzen irakatsi behar diegu gure ikasleei. Besterik gabe espero dut hemen aurkitzen duzuen informazioa erabilgarria izatea.
Antibiotikoak eta pilulak ez dira depresioari edo ezintasun fisiko bati aurre egiteko modu bakarra. Adituek, geroz eta argiago dute melodia lasaigarri bat edo gure barnetik ateratako adierazpen artistikoa mesedegarria izan daitekeela sendatze prozesuan. Ildo horretatik hainbat terapia jaio dira, baita musikoterapia bera ere.
Musikoterapia, melodia ezberdinek gure gorputzean sortzen dituzten sentsazioez baliatuz, musikaren bidez osasun arazoak saihesteko erabiltzen den teknika terapeutikoa da. Horrela, musikoterapiak, melodia ezberdinen bitartez, gaixotasunak sortzen dituzten kinadak erlaxatzen dituzten beste batzuk sortu eta bidaltzea du helburu.
Funtsezko lan eskemak 3 ezaugarrik osatzen dute:
Gaixoaren elkarrekintza positiboa beste izakiekiko
Autoestima
Erritmoaren erabilera energiaren sortzaile bezala
Musikoterapiak, autoestimaren garapenean motibazio gisa jokatzen du autoerrealizazio sentsazioa sortzen duten teknikekin, autokonfiantza, autoasetasuna eta bakoitzak berekiko segurtasun handia lortzeko.
Bestetik, nahiz eta gaixotasunik ez izan, mota horretako jarduerak gomendagarriak suerta daitezke gure gorputza eta burua hobeto ulertzeko eta ditugun behar fisiko eta sentimentalak askatzeko. Hala, geroz eta ohikoagoak dira musika, dantza edo antzerkia erabiliz edozeini zuzenduta antolatzen diren ikastaroak, ume zein nagusi.
Pixkanaka-pixakanaka, terapia alternatiboak beren bidea egiten ari dira gure artean.
Ondoko esaldiak “Musikaterapia” irratsaioan entzun ditugu. Irakur itzazu, letra beltzez seinalatutako hitzen sinonimoak bilatu, eta, sinonimo horiek erabilita beheko esaldiak osatu.
- Beldurra, alaitasuna, samurtasuna, edo beste edozein sentimendu adierazinahi bada, doinuaren erritmoarekin, eta musikaren bolumenarekin adierazpenhoriek indar daitezke.
- Lehendabizi jakin beharko dugu zein musikak sortzen digun tristura, zeinmusikak sentiarazten digun lasaitasuna, edo sentsualitatea,…
- Depresioa pairatzen dugunean, lehendabizi musika malenkonikoa jartzeakomeni omen zaigu, ondoren erlaxazioa sorraraziko diguna, eta, amaitzekoalai sentiaraziko gaituen doinua.
- Mugikortasuna bultzatu nahi dugunean danbor hots erritmikoak oso egokiakizan daitezke.
- Saxo edo pianoz interpretatuko jazz mantsoa aproposa izan daiteke maitasunedo adiskidetasun giro egokia lortu nahi dugunerako.
Orain, letra beltzez idatzitako hitzen sinonimoak bilatu eta beheko esaldiak osatu
- ............................, ..........................., ............................, edo beste edozein sentimendu adierazi nahi bada,doinuaren erritmoarekin, eta musikaren bolumenarekin adierazpen horiek indar daitezke.
- Lehendabizi jakin beharko dugu zein musikak sortzen digun ............................, zein musikak sentiaraztendigun ............................, edo sentsualitatea,…
- ............................ pairatzen dugunean, lehendabizi musika ............................ jartzea komeni omen zaigu,ondoren ............................ sorraraziko diguna, eta, amaitzeko alai sentiaraziko gaituen doinua.
- ............................ bultzatu nahi dugunean danbor hots erritmikoak oso egokiak izan daitezke.
- Saxo edo pianoz interpretatuko jazz mantsoa aproposa izan daiteke ............................ edo ............................giro egokia lortu nahi dugunerako.
Esaldiak sinonimoekin bete ondoren bost hitz kanpoan geratu zaizkizu? Zer esan nahi dute hitz horiek? Esaldi bana sortuko duzu horiekin?
Aurrean aurkituko dugun testuan azalduko dut musikaren bidez erlaxatzeko metodo edo teknika bat eta honekin batera ariketa bat ere gehituta dator.
Besterik gabe espero dut erabilgarria izatea.
AEROBIKA
Aerobika musikaren erritmoa jarraituz burutzen den lan aerobiko bat da.Hau da oxigeno zorrik gabeko ariketa. Erresistentziaz gain, indarra, malg
utasuna eta batik bat koordinazioa eta erritmoa lantzeko aukera eskaintzen digu.
1968. urtean Estatu Batuetako armadako mediku batek bere kideen erresistentzia garatzeko entrenamendu sistema bat garatu zuen. Bertan ariketa ezberdinak egiten ziren musikaren erritmoa jarraituz. Denbora gutxian mundu osora zabaldu zen.
Gaur egun modalitate ezberdinak aurkitu ditzazkegu: Aquagim (uretan egiten den aerobika), Spinning (bizikleta gainekoa), Step (plataforma gaineko aerobika), Aerokickboxing (airean emandako ostikada eta bestelako kolpaketak),.....
Aerobika esku hutsean egiteaz gain beste zenbait materialekin praktikatu daiteke:
-Pikekin.
-Mankuerna edo pisuekin.
-Gomekin.
-Step.
-Baloiak
MUSIKAREN EGITURA ERRITMIKOA.
Musika, erritmo erregularrez banatutako “kolpez” osatuta dago. Kolpea taupaden modura errepikatzen den soinua da. Kolpe hauei Beat izena ematen zaie.
Zortzi (8) Beat esaldi musikal bat osatzen dute, eta lau esaldik, bloke musikal bat. Beraz bloke bat 32 beat-ez osatuta egongo da.
Esaldi bakoitzaren hasierako kolpea besteak baino sendoagoa da eta azentua deitzen zaio.
Aerobikeko saio baten intentsitatea edo abiadura Minutuko Beat Kopuruaz adieraziko da (BPM). Hau 120 BPM eta 170 BPM artekoa izaten da.
Orain arte aerobikeko saioetan disko musika erabiliena bazan, gaur egun funky, hip-hop, salsa edo merenge bezalako erritmoak erabiltzen dira.
ØAukeratu gustuko abesti bat eta zenbatu duenMinutuko Beat Kopurua (BPM).
ØHorretarako lehenik musikaren taupadak edo kolpeak identifikatu beharko dituzu. Ondoren hamar segundotan musikak dituen beatak zenbatu beharko dituzu. Eta emaitza bider sei egin beharko duzu Minutuko Beat Kopurua lortzeko. Adibidez20 x 6 = 120 BPM
AEROBIK SAIOA.
Aerobikeko saio arrunt batek fase ezberdinak dauzka:
oBeroketa: 10 bat minutuz intentsitate baxuko ariketak eginez.
oKoreografia pausuak ikasi: Landuko ditugun pausuak banan bana ikasiko ditugu.
oKoreografia osoa egin: Aurrez ikasitako pausuak lotu egingo ditugu, koreografia osoa eginaz.
oTonifikazio ariketak: Indarra eta malgutasun ariketak lantzen dira.
oErlaxazioa: Erlaxazio ariketak.
Koreografia bat pausu sinpleez osatzen da. Pausu hauek oinen eta besoen mugimenduen konbinaketaz sortzen dira.
Pausuak ikasteko gomendagarria da lehenik hanken mugimenduak ikastea eta hondoren hauei besoena gehitzea. Batuketa hau mugimenduaren koordinazio maila areagotzen du.
Koreografia baten intentsitatea erabilitako pausuen araberakoa izango da. Hauek inpaktu baxukoak edo altukoak izan daitezke:
oInpaktu baxuko mugimenduak: Mugimendu hauetan momentu oro gutxienez oin bat lurrean egon behar du. Hau da ez dago saltorik, beraz lasaiagoak dira.
oInpaktu altuko mugimenduak: Mugimenduko une batean bi oinak airean egongo dira. Hau da; salto bat suposatzen duten mugimenduak dira, beraz gogorragoak.
Gehienetan mugimendu bera inpaktu baxukoa edo inpaktu altukoa izan daiteke. Desberdintasuna pausua saltoarekin edo gabe egitean datza. Saio batean komenigarria izaten da inpaktu baxuko eta altuko mugimenduak tartekatzea.
AEROBIK-eko OINARRIZKO ZENBAIT PAUSU.
ØOINEN MUGIMENDUAK:
oMartxa: Lekuan eta desplazamendurik gabe oinez ibiltzea.
o Pausu aurrera: Hanka bat aurreratu eta berriz hasierako lekura eraman.
oIreki itxi: Hanka bat albo batera ireki eta ondoren bestea elkartu. Gero mugitutako azken hanka hasierako lekura ireki eta ondoren bestea elkartu.
oOstikoak: Hankarekinatzetik aurreranzko ostikada bat eman.
§Aldaerak: Ariketa hau ostikada aurrera, atzeraka edo albora emanez egin daiteke.
oAtzetik gurutzatu: Hanka bat alboratu, bestea atzetik gurutzatu. Lehenengoa berriz alboratu eta bestea elkartu.
o“V”: Oinek V bat irudikatuko dute lurrean; bi oinak elkarrekin daudelarik, oin bat diagonalean aurrera eta albora irekiko dugu. Ondoren bestea oina beste aldera irekiko dugu. Lehenengoa hasierako lekura itxi eta azkenik bigarrena.
oBelaunak gora: Belauna flexionatu eta bular alderantz eraman.
oOrpoak atzera: Belauna flexionatu eta orpoa ipurdirantz eraman.
oBira: Oin bat bestearen aurretik pasa eta bestearen inguruan bira egin.
oMakurtu: Hankak zabalduta belaunak flexionatu enborra zuzen mantenduz.
oKorrika: Lekuan eta desplazamendurik gabe korrika egitea.
oPenduloa: Hanka bat alborantz altxa eta hasierako lekura bueltatuko dugu. Hemen salto batez hanka aldatu eta bestea aldera errepikatuko dugu.
oJack jauzia: Aldi berean eta salto baten bidez bi hankak urrundu eta elkartu.
oTwist: Jauzi eginez gerria biratuko dugu oinak alde batera eta besoak besterantz eraginez.
ØBESOEN MUGIMENDUAK:
oBuru gaineko gurutzea: Besoak gurutze moduan luzatuak, buru gainean elkartuko ditugu.
oIzara astindu: Besoak aurrerantz luzatuak, buru gainean elkartuko ditugu.
oTximua:Beso bat albora luzatu eta bestea ukalondotik flexionatu eskua bularrean jarrita .
oTxindata: Besoak albora luzatuak eta ukalondotik angelu zuzenean flexionatuak.Besoak bular aldean elkartu eta berriz banandu.
oAurrean gurutzatu: Besoak albora zabaldu eta aurrealdean gurutzatu goitik eta behetik, ondoren berriz zabaldu.
oPopeye: Besoak aurrean luzatu eta txandaka ukalondotik flexionatu eta berriz luzatu.
oErrebotetxoak: Besoak albora luzaturik errebote txikiak egin.
oBiraketatxoak: Besoak albora luzaturik biraketa zirkular txikiak egin.
ØAsmatu oinentzako hiru mugimendu. Eta aipatu inpaktu baxukoak edo altukoak diren.
ØAsmatu besoen hiru mugimendu.
ØSei kidez osatutako taldeka; Koreografia bat asmatu behar duzue.
ØGogoratu koreografia asmatzeko jarraitu beharreko pausuak:
oMusika erabaki. Kontutan hartu Minutuko Beat Kopuruak gero eta gehiago gero eta nekagarriagoa eta konplikatuagoa.
oAriketak asmatu edo aukeratu. Lehenik oinen mugimendua eta ondoren besoena. Ariketa guztiak ikasi.
oAukeratutako ariketa edo pausuak elkartu. Komenigarria da pausuak modu progresiboan lotzea: A, A+B, A+B+C, A+B+C+D,.....
oTaldekide guztiek menperatu arte landu.
oKontutan hartu koreografia baloratzerakoan zein baldintza hartuko diren kontutan (Ikusi taula).
oKoreografia prestatzerakoan utzitako tartean zer nolako lana egin dugun ere baloratuko da.
La musicoterapia es el uso de la música para mejorar el funcionamiento físico, psicológico, intelectual o social de personas que tienen problemas de salud o educativos.
La musicoterapia puede ser definida como "un proceso de intervención sistemática, en el cual el terapeuta ayuda al paciente a obtener la salud a través de experiencias musicales y de las relaciones que se desarrollan a través de ellas como las fuerzas dinámicas para el cambio"
La musicoterapia se usa con niños, con adultos y personas de la tercera edad con diferentes problemas físicos, emocionales, intelectuales o sociales
También se emplea con personas que no están enfermas o que no tienen algún problema para mejorar el bienestar personal, para desarrollar la creatividad, mejorar el aprendizaje para mejorar las relaciones interpersonales y para el manejo del estrés.
En los niños se usa para mejorar la autoestima, la atención y concentración, la coordinación el aprendizaje y la socialización entre otras.
¿A QUIEN BENEFICIA?
A niños con:
Dificultades en el aprendizaje
Problemas de conducta
Trastornos profundos en el desarrollo ( autistas)
Niños con deficiencia mental
Con dificultades en la socialización
Con baja autoestima
Con trastornos médicos crónicos y/o degenerativos (cáncer, cardiopatías, problemas de dolor, etc.)
A personas con :
Enfermedades degenerativas debido a la edad (Alzheimer entre otras)
Problemas de farmacodependencia y abuso de sustancias
Daño cerebral debido a enfermedades o traumatismos
Incapacidades físicas debidos a enfermedades degenerativas o a accidentes
Problemas de dolor agudo o crónico debido a diversas condiciones (secuelas de accidentes, cáncer, etc.).
Personas con enfermedades terminales.
A personas que no tienen problemas de salud pero que les permite emplear la música p
Reducir el estrés a través de hacer y escuchar música
Como apoyo en el proceso del parto en las mujeres
Aumentar la creatividad y la capacidad de resolver problemas
Para disminuir la ansiedad
Para mejorar la autoestima
Para manejar el estrés
La musicoterapia le permite a las personas:
Explorar sus sentimientos
Hacer cambios positivos en su estado de ánimo y en su estado emocional
Desarrollar un sentido de control de sus vidas a través de experiencias de éxito
Aprender o poner en práctica habilidades para resolver problemas y conflictos
Informazio hau hurrengoko orrialdetik jaso egin dut