Arestian esan dudan moduan aukeratu dudan gaia oso interesgarria iruditzen zait, jendeak musikaren bidez gozatzen eta erlaxatzen ikasi behar duelako.
Batik bat umeak, txikitatik ikastolan musikaren bidez mota askotako sentimenduak jaso ditzakegula ikasi behar dute. Beraz, musika mota ezberdinak ikasi beharko dituzte eta horietariko bakoitza gugan sortu ditzaketen emozioak.
Eta bukatzeko aipatuko dut, gaur egun bizi dugun egoeraren arabera, esan dezakegu "estres" beteriko mundu batean bizi garela eta egoera hau gainditzeko musika oso erabilgarria izan daiteke.
Beste alde batetik, musikoterapia existitzen da eta teknika honen bidez helburu berdina lortu dezakegu.
Musikoterapia, haurrak erlaxatzeko tresna bikaina
Hainbat artikulu irakurri ondoren, musikoterapia zer den argiago geratu zait. Musikaren bidez, erlaxatu, sentimenduak espresatu edota zentzumenak lantzeko aukera ematen du.
Gure gaiarekin lotuz, musikoterapiaren erabilera autismoari lotuko dugu eta honek bikote paregabea osaten du. Haur autistek gainerako pertsonekin erlazionatzeko oztopo den harresi moduko bat dute. Musikoterapiaren bidez, harresi hau botatzen zailatzen da. Espresiobide ez ahozkoek ( kasu honetan melodiek ), erlazionatzeko beste era bat sustatzen dute; mugimenduen bidez eta ezer esan gabe asko adieraz daitekeela erakusten da. Eta argi dagoenez, espresatzeko "beste era" hau oinarri paregabea da haur autistek erlazionatzeko dituzten zailtazun horiek gainditzeko.
Hemen azaltzen den testuaren zati bat internetetik jasoa da eta beste hainbat zati nik jarri ditut, osatuagoa egon dadin .
http://haurautistak.blogspot.com/2008/01/musikoterapia-haurrak-erlaxatzeko.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.